Cifra Club

Nazio ibiltaria naiz

Fermin Muguruza

Ainda não temos a cifra desta música.

Nire sustraiak sakonak dira
Baina unetan oinak odoletan,
begira
Lurralde honekin
badut lotura
Sentimentalki diot,
hau da nabaria
Hizkuntzarekin
identifikazioa
Esan al zuen hori
Sarrionandiak ?
Ez, Pessoak zuen esana
"Nire nazioa da
portugera mintzaira"

Eta hemen duzu
nire proposamena
Hizkuntz menpekotasunaren
aurka Estrategia bat :
sinboliko jarkiera
Egiturazko paradari
gizartean
Orduan dakusat
beraien izua
Haustura kulturalari diote
beldurra
Euskal planetaren
beldur direla
Public Enemyk esana?
ez, Anton Reixak

Burua deskolonizatzen
ari naiz, kasu !
Nazio bat ibiltaria naukazu
Ixten dut eskua,
ukabila altxatuz
Nirekin bazaude
orain oihukatu
Gurekin bazaude
orain oihukatu
Go, go, go, gora
esan nahi dut
Ixten dugu eskua
ukabila altxatuz
5 hatzak,
5 kontinenteak batu
Edozein tokitan
ditut bidailagun

X bat, ez dira
saltzen aizkorak
Eta zorroztuta
daude hitz egitean
Independentziaz
edo aurkitzean
Apaldurak edo gehiegikeriak
Desenplegua edo zentsura
Poliziaren prepotentzia,
basakeria
Berreskatzen dut furia
eskubidea
Mina eta hirazko
haizerauntsia


¿Baina nork esan zuen
bortizkeria
Dela estatuaren
patrimonioa ?
Clinton ? Aita Santuak ?
a, ez
Zapatistetaz
izan zen Almunia

Eta bide egiten dut
munduan zehar
Klase borroka oraindik
sentitzen dela
Eta edozein giza bide
lorpena
Aurretik aritu behar
izan duela grebak
Horregatik naukazu
ni hemen gerran
Sistemaren kontra
hau da nire jarrera
Eresistentzia baita gainera
Erne iraunkor bateko egoera


Burua deskolonizatzen
ari naiz kasu !
Nazio bat
ibiltaria naukazu

Outros vídeos desta música
    0 exibições

    Afinação da cifra

    Afinador online

    0 comentários

    Ver todos os comentários

    Entre para o Cifra Club PRO

    Tenha acesso a benefícios exclusivos no App e no Site

    • Chega de anúncios

    • Badges exclusivas

    • Mais recursos no app do Afinador

    • Atendimento Prioritário

    • Aumente seu limite de lista

    • Ajude a produzir mais conteúdo

    Cifra Club Pro

    Aproveite o Cifra Club com benefícios exclusivos e sem anúncios
    Cifra Club Pro
    Aproveite o Cifra Club com benefícios exclusivos e sem anúncios
    Ops (: Contenido disponible sólo en portugués.
    OK